Seminarixoa

Bidaide

Sinopsia

Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik?

Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana.

Bidaide modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza bat da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena.

FITXA TEKNIKOA

Aktoreak: Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Idoia Hernandez “Hatxe” eta Mikel Ugarte.

Zuzendaritza: Idoia Beratarbide eta Iraia Elias.

Idazketa: Oier Guillan eta aktore taldea.

Argi-diseinua: Miriam Ubanet eta Ana Da Graça.

Ekoizpena: Josu Zubia.

Argazkiak: Mendi Urruzuno.

Iraupena: 70 minutu.

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/05/14
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/04/13an 18:00etatik aurrera

HELDUENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: Metrokoadroka
Sarrera: 8€
Online salmenta itxita