Seminarixoa

Bretxa musikala

SINOPSIA: 

1813, ejertzitu aliatuak (Ingalaterra, Espainia eta Portugal) Donostia inguratu du frantziarrak kanporatzeko asmoz. Hiritar askok euren etxetik ihes egin dute, baina Maritxu bere negozioa zaintzen geratu da Marina alabarekin batera. Erabaki hori larrutik ordainduko du, ordea. Izan ere, ejertzitu aliatua Donostian sartuko da, eta orduan…

BAM! Elkarteak eta Bergarako Musika Eskolak ekoiztutako musikal erraldoi honetan Toti Martínez de Lezearen BRETXA eleberria taularatuko dute 1813an Donostian gertatu zen sarraskia kontatzeko. Herritarren ikuspuntutik eta bereziki emakumearen ikuspuntutik dago kontatuta gure historiako pasarterik ilunenetakoa izan zen gertakizuna. 150 artista taula gainean, musika orkrestra zuzenean, abeslariak, abesbatzak, dantzariak… Kolorez eta erritmo biziz jantzitako ikuskizuna.

FITXA TEKNIKOA

  • ELEBERRI ORIGINALA: Toti Martínez de Lezea. Bretxa
  • EGOKITZAPENA, LIBRETOA eta ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Oihan Vega eta Valen Moñux
  • MUSIKA ETA ABESTIEN LETRAK: Oihan Vega
  • ESZENOGRAFIA ETA DEKORATUAK: Valen Moñux
  • ORKESTRAZIOA: Mikel Markiegi
  • ORKESTRA ZUZENDARIA: Txemi Etxebarria
  • ABESLARI ETA ABESBATZEN ZUZENDARIA: Marije Ugalde
  • KOREOGRAFIAK eta DANTZARIEN ZUZENDARIA: Carol Gómez
  • ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Ander Arruti

Informazio gehiago: www.bretxamusikala.eus

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2023/03/05
Ordua: 18:30
Sarrerak salgai lehiatilan 2022/01/25ean 18:00etatik aurrera eta online 19:00tik aurrera

Musikala
Iraupena: 150′
Publiko hartzailea: Orokorra
Sarrera:
– 25€ Tribuna eta gradako lehen ilara
– 20 € Gainontzekoak

Gurpildun aulkia (eta Laguntzailearentzako eserlekua) leihatilan eskuragarri.

Online salmenta itxita