Seminarixoa

Ameriketarako bidaia

Sinopsia

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek “amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute. Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute. Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu. Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.

FITXA ARTISTIKOA

Egilea: Patxo Telleria

Interpreteak: Miren Arrieta, Nerea Mazo

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo

Zuzendari laguntzailea: Vito Rogado

Eszenografia: Fernando Bernués

Argiztapen diseinua: David Bernués

Ikusentzutezkoa: Acrónica Producciones

Jantzitegia: Ana Turrillas

Teknika: Acrónica Producciones

Administraritza: Maite Gorrotxategi

Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas

Ekoizpena: Nagore Plazaola

Banaketa: Portal71

   

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Azaroak 6
Ordua: 20:00

ANTZERKIA
Hizkuntza: Euskaraz
Konpainia: TTantttaka taldea
75 min
Online salmenta itxita