Seminarixoa

Altsasu

Sinopsia

2016ko urriaren 15eko gauean istilu bat gertatu zen Altsasuko (Nafarroa) Koxka taberna parean, herriko hainbat bizilagun eta bi Guardia Zibil agente eta hauen bikotekideen artean. Emaitza, bi atxilotu eta hautsitako orkatila bat; tenientearena. Altsasu telebista plato bat bihurtu zen eta, kasua Estatu arazo bat. Aferak beste norabide bat hartu zuen Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak gertakariak Audientzia Nazionalaren aurrean salatu zituenean, nahiz eta ikerketak ordurako Nafarroako epaitegietan bere ibilbidea izan. Erakunde honek terrorismo salaketa egin zuen, eta azaroaren 14an polizia operazio bat jarri zuten martxan zortzi gazteren aurka. Ahozko bista 2018ko apirilaren 16an hasi zen eta fiskalak 62 eta 12 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu zituen. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen askatasunen murrizketa, “terrorista” adieraren neurrigabekeria, eta epaiketa justu bat izateko eskubidearen urraketa mahai gainean jarri baitziren.

Altsasuko kasura hurbilketa zorrotza eta zintzoa den arren, fikziozko obra baten aurrean gaude, eta, beraz, genero dramatikora egokitzeko lana behar izan du. Hala ere, epaiketako lekukotza batzuen transkripzioak, prentsa-ebakinak, komunikabideak eta sare sozialetako edukiak erabili izan dira.”

FITXA ARTISTIKOA

Egilea: María Goiricelaya
Zuzendaria: María Goiricelaya Zuzendari laguntzailea: Eider Zaballa
Itzulpena: Kepa Errasti Musika: Adrián García de los Ojos Soinugintza: Ibon Aguirre Argiztapen diseinua: David Alkorta
Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo e Isabel Acosta
Jantzitegiak: Betitxe Saitúa
Argazkiak:Hodei Torrez
Tekniko Laguntzailea: Iker Nuño

Antzezleak:
Egoitz Sánchez
Ane Pikaza
Nagore González Aitor Borobia

Producción: La Dramática Errante
Distribución: Portal 71

SARIAK

Aldi labur baina bizi honetan, hainbat errekonozimendu izan dituzte:

• Kultura Harrotasunez Jaialdiko Ikuskizun Onenaren NAZARIO Saria (2019).

• Bi hautagai 2019ko MAX Sarietarako: ikuskizun Errebelazio Onenaren eta Egile Errebelazio Onenaren Sarietarako («Lyceum Club»).

• Euskal Ekoizpen Onenaren ERCILLA Sarietarako izendapen bat, «Ocaña» lanagatik.

• Publikoaren saria 2018ko Antzerki Laburreko Jardunaldietan, “Ponme tu historia aquí” lanagatik.

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Otsailak 5, larunbata
Ordua: 20:00

Helduentzako antzezlana
Hizkuntza: Euskara
Sarrera: 8€
Online salmenta itxita