Seminarixoa

ALGARAKA BAKARRIZKETA GAUA

Bost bakarrizketari aukeratu dira aurtengo Algaraka Bakarrizketa Gauean oholtzara igotzeko. Euskal eszenako ahots berriak zein esperientziadunak bilduko dira gau berezi honetan, umorea, ahozkotasuna eta estilo propioa erdigunean jarriz.

Saioa Asier Kortabarria Asier K-k gidatuko du, eta Maria Blancok bakarrizketa berezia eskainiko du gonbidatu gisa. Haiekin batera, oholtza partekatuko dute honako bakarrizketariek: Ane Lindane, Inixio Amillano, Elisabet Mejuto, Mitxel Martinez eta Usue Aspiazu. Barre egiteko eta euskarazko stand-upaz gozatzeko gau paregabea izango da.

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2025/12/19
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2025/11/26an 18:00etatik aurrera

Bakarrikeztak
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Sarrera: 5€