Seminarixoa

KORRONTZI “MUNDUA DANTZAN”

Badira 10 urte, KORRONTZI taldeak, “Korrontzi Dantzan” izeneko proiektua abiatu zuenetik.
Ikuskizun arrakastatsua izan da hau, Euskal Herri osoko 100 dantza talde dantzatu dira Korrontzirekin azken urteotan; dantzaren bidez Korrontziren musika beste maila batera eraman dute elkarlanean. Taldeko trikitilaria den Agus Barandiaranek umetatik ikasi zuen dantzaren garrantzia; bere lehen maisuak, Rufino Arrolak, esaten zuen bezala: “…trikitixa jotzen duzunean jendeak ez badu dantzatzen, gaizki jotzen ari zara…”. Esaldi horrek eragin handia izan du bai Agusen zein taldearen ibilbidean, eta “Korrontzi Dantzan” horren isla izan da.
2026an, aipatutako ikuskizunaren 10 urteak ospatzeko, emanaldi bira berezia prestatu du
KORRONTZIk, beti bezala, dantza eta trikitixa ardatz hartuta. Horrela, “MUNDUA DANTZAN”
izeneko ikuskizun-bira berria jaio da. Zergatik “Mundua Dantzan”? Xabier Amurizaren letra famatutik abiatuta, eta jainkoak alde batera utzita, jar dezagun mundua dantzan eta goza dezagun oraingoan ere dantzarekin; bildu ditzagun gure dantzariak, lehengo zein oraingo belaunaldiak batuz…

“..Mundua dantzan jarriko nuke, Jainkoa Korrontzi banintza…”

PARTE HARTZEN DUTE

  • Agus Barandiaran: trikitixak eta ahots nagusia / Trikitixas y voz principal.
  • Kike Mora: kontrabaxua, baxu elektrikoa eta koruak / Contrabajo, bajo eléctrico y coros.
  • Ander Hurtado de Saratxo: perkusioak eta bateria / Percusiones y batería.
  • Alberto Rodríguez: gitarra, mandolinak eta koruak / Guitarra, mandolinas y coros.
  • Izaskun Iturri: dantza koordinatzailea / Coordinadora de danza.
  • César Ibarretxe: soinu teknikaria / Técnico de sonido.
  • Emankor Sarea: produkzioa eta kontratazioa / Producción y contratación.
  • Dantza taldeak / Grupos de baile:
    • Moises Azpiazu Dantza Taldea (Bergara)
    • Oinkari Dantza Taldea (Villabona).
Erosi zure tiketak hemen
Data: 2026/06/06
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2026/05/20an 18:00etatik aurrera

Musika eta Dantza
Iraupena: 60′ -90 ‘
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Sarrera: 15€