Seminarixoa

Zootropolis 2

Sinopsia

Judy eta Nick Zootopiara iritsi eta ugaztunen metropolia hankaz gora jartzen duen narrasti misteriotsu baten atzetik dabiltza. Kasua konpontzeko, Judyk eta Nickek hiriko gune berrietara joan behar dute. Bertan beraien harremana sendotu beharko dute, inoiz ez bezala.

Sariak

2025: Oscar sariak: animaziozko film luze onenari izendapena.
2025: Urrezko Globo Sariak: 2 izendapen
2025: BAFTA sariak (Erresuma Batua): 2 izendapen
2025: Ekoizleen Sindikatuaren Sariak (PGA): Animaziozko Film Onenaren Sarirako izendatua.
2025: Critics Choice Awards: animaziozko film luze onenaren sarirako izendatua.

Kritika

“Luzaroan itxarondako jarraipen hau benetako gozamena da, txantxa burutsuz eta adin guztientzako mezu esanguratsuz betea. Espero dezagun hainbeste itxaron behar ez izatea hurrengorako “
Kate Erbland: IndieWire

“Akzioa, komedia eta mezuak originala bezain ondo uztartzen ez dituen arren, film adimentsua da (…) bere umorea erabat irregularra da”
Tim Grierson: Screendaily

“Atsegin handiz betetako sekuela ikusgarria (…) Itxaronaldi luzea merezi izan du, itxaropen guztiak gainditzen ditu bere ikusmen-efektu liluragarriekin, umore sofistikatuarekin eta benetako emozio dosiarekin. “
Frank Scheck: The Hollywood Reporter

Erosi zure tiketak hemen Ez itxaron gehiago
Data: 2026/03/15 Igandea
Ordua: 17:00
Sarrerak salgai 2026/02/18an 18:00etatik aurrera

HAUR ZINEA

Generoa: Animazioa. Komedia. Haurrak | Animaliak. Familia-zinema. Sekuela

Kalifikazioa: Guztientzat

Iraupena:
 107 min.

Hizkuntza: ES bertsioa

Sarrera: 4€


Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Zootopia 2
Urtea: 2025
Iraupena: 107 min.
Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak
Zuzendaritza: Jared Bush, Byron Howard
Gidoia: Jared Bush
Musika: Michael Giacchino.
Banaketa: Ginnifer Goodwin, Jason Bateman
Konpainiak: Walt Disney Animation Studios
Generoa: Animazioa. Komedia. Haurrak | Animaliak. Familia-zinema. Sekuela