Seminarixoa

La princesa orgullosa

Sinopsia

Benjamin errege gazte eta dotoreak emaztea aurkitzeko unea iritsi da. Carolina printzesa ederraren erretratua aurkezten diotenean, hain liluraturik geratzen da, ezen trukean bere erretratua bidaltzen baitio, baina Carolina printzesa mimatu eta harroak errefusatu egiten du. Benjamin erregeak seduzitzea erabakitzen du eta, lorezainez mozorrotuta, bere gazteluan lan egitea lortzen du. Printzesa noizbait zoriontsua eta atsegina izan zela jakingo du, eta, musikaren eta loreen laguntzaz, berarekin maiteminduko da. Bere kontseilariek, boterean geratzeko irrikaz, printze ahul bat aurkitzen dutenean harekin ezkontzeko, Carolinak eta Benjaminek elkarrekin ihes egiten dute. Ihes egitean aurre egin beharreko oztopo ugariek batu egingo dituzte. Hala ere, Benjaminek egia esan beharko du oraindik…

Kritika


Txekiar proposamen sinple hau antzinako printzesen istorio horietako bat da, non maitasun xaloak hartzen baitu metrajearen zatirik handiena, moralkeriarik, inposatutako ideologiarik eta ikusizko efektu handirik gabe. Ez da maisulan bat, ez eta kontakizun konplexu eta adimentsu bat ere; txikienei zuzendutako kronika unibertsala da, ezustekorik eta gehiegikeriarik gabea.
Contraste aldizkaria


Erosi zure tiketak hemen Ez itxaron gehiago
Data: 2025/12/07 Igandea
Ordua: 17:00
Sarrerak salgai 2025/11/14an 18:00etatik aurrera

HAUR ZINEA

Generoa: Animazioa. Haurrentzat.

Kalifikazioa: Guztientzat

Iraupena:
 84 min.

Hizkuntza: GAZTELANIA

Sarrera: 4€


Fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Pysná princezna
Urtea: 2024
Iraupena: 84 min.
Herrialdea: Txekiar Errepublika
Zuzendaritza: Radek Beran, David Lisy
Musika: Ondrej Brzobohatý
Konpainiak: Human, Luminar Film, PFX
Generoa: Animazioa. Haurrentzat.