
La mitad de Ana
Sinopsia
Anak museo bateko areto-zaindari lana eta Son zortzi urteko alabaren zaintza uztartzen ditu. Aspalditik bananduta, bere errutina hautsi egiten da ikasturtearen hasierarekin batera, Son bere nortasuna esploratzen hasten denean. Noraezean, Ana gauzak beste modu batera ikusten hasiko da, eta pixkanaka ama izan aurretik izan zen emakumearekin elkartu beharko du berriro. Alabari lagundu ahal izateko, Anak Ana izan beharko du berriro.
Sariak
2024: Valladolideko Zinemaldia – Seminci: Film Onenaren Sarira izendapena – Urrezko Espiga.
Kritikak
“Marta Nietok zentzuzkoa eta sentikorra den film luze batekin egiten du debuta zuzendaritzan. Bertan, protagonistaren rola antzezten du eta haur trans baten amaren eremu gris pertsonalak jorratzen ditu”
Alfonso Rivera: Cineuropa
“Kutsu sozial eta soziologiko sendoko filma, baina fantasiarako ihesa baztertzen ez duena (…) Gizarteko aldaketen behatzaile sentibera eta adi-adi daudenentzat. (…)”
Pere Vall: Fotogramas
“Erritmo mantsoko filma, zuhurra, gauza asko kontatu nahi badira ere ia gertatzen ez dena, eta, batez ere, nahasmenez betetako filma (…) nahasmena maitasunean, bizitzan, filmean bertan…”
Oti Rodriguez Marchante: ABC egunkaria
Erosi zure tiketak hemen,
Ez itxaron gehiago!
2025/03/09 Igandea
2025/03/10 Astelehena
Ordua: 19:30
Sarrerak salgai 2025/02/24an 18:00etatik aurrera
ZINEA
Generoa: Drama | Amatasuna | Transexualitatea, Transgeneroa
Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat gomendatua.
Iraupena: 89 min.
Hizkuntza: ES
Fitxa teknikoa
Jatorrizko titulua: La mitad de Ana
Urtea: 2024
Iraupena: 89 min.
Herrialdea: Espainia
Zuzendaritza: Marta Nieto
Gidoia: Marta Nieto, Beatriz Herzog
Musika: Adrián Foulkes
Argazkia: Julián Elizalde
Konpainiak: Elastica Films, Avalon P.C, Mr. Fields and Friends, Studiocanal, Rtve, Movistar Plus+
Generoa: Drama | Amatasuna | Transexualitatea, Transgeneroa
