MOKO
Sinopsia
BILINTX. Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, sugandilak, txoriak eta
arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere
abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia
desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu
zen.
Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, MOKO deitzen zioten
denek. Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua
sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela
deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, eta behinola sugandila
edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen.
Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu
bat ikusten, baizik eta arima ederreko poeta bat.
Ume hori heldu bilakatu zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen
poeta.
FITXA ARTISTIKOA
Sorkuntza kolektiboa
- Ideia originala: Alex Diaz, Fran Lasuen
- Egilea: Patxo Telleria
- Zuzendaria: Alex Diaz
- Zuzendari laguntzailea: Gontzal Royuela
- Kanpo begirada: Jokin Oregi, Juanjo Herrero
- Musika sorkuntza: Fran Lasuen
- Eszenografiaren diseinua: Jose Ibarrola
- Txotxongiloak: Vicente Andreu
- Argi diseinua: Ion Chavez, Fermin Izko
- Bideoa: Alphax
- Jantzi sorkuntza: Ikerne Gimenez
- Aktoreak: Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo, Maren
- Basterretxea.
- Musikaria eszenan: Fran Lasuen
- Ekoizpen exekutiboa: Alex Diaz
- Ekoizpena: Markel Ganboa
- Administrazioa: Maite Lopez
Erosi zure tiketak hemen
Ordua: 18:00
Sarrerak salgai 2025/01/22an 18:00etatik aurrera