AMAMA
Sinopsia
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio ohean dagoen bilobari. Euskal dantzertan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonai ezberdinekin. Berez, alde batean baino gehiagotan kontatzen diren ipuin tradizionalak dira. Kasu honetan lekura egokitu egin dira, funtsa mantenduz. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista. Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran DK haurren mundura hurbiltzen ari da, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin
FITXA ARTISTIKOA
- Jatorrizko idea: Bapo Bapo Produkzioak & Aukeran Dantza Konpainia
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Ipuinak: Juan Kruz Igarabide
- Gidoia: Ekaitz Unai Gonzalez Urretxu
- Eszena zuzendaritza: Elena Bezanilla
- Musika konposagilea: Joxan Goikoetxea
- Koreografiak: Aukeran Dantza Konpainia
- Argiztapen-diseinua / zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
- Dantzariak: Ane Etxeberria Unai Iraola Maier Muruamendiaraz Nahikari Sanchez Uxue Sanchez Danel Serrano Laida Egaña Kimetz Cabanillas
- Aktoreak: Loli Astoreka (amama)
- Ekoizpena: Eli Alberdi & Aitor Narbaiza
- Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
- Argazkiak: David Herranz / Renata Etanowski
- Bideoa: Renata Etanowski
- Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak
Erosi zure tiketak hemen
Ordua: 18:00
Sarrerak salgai 2024/11/20an 18:00etatik aurrera