Seminarixoa

MUNA

Sinopsia

MUNA lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte!!

Oparia baztertu eta kutxarekin jolasten dutenentzako txango bisual eta soinoduna.
Ordularirik, ezinezkorik eta araurik gabeko leku batera bidaia.
Zuzeneko musika, lata desafinatuekin eta jostailuzko gitarrarekin.
Kolorea eta berotasuna, erdibana.

“Mundua gauzaz beteta dago, eta benetan beharrezkoa da norbaitek aurkitzea.”
Astrid Lindgren, Pippi Galtzaluze

FITXA ARTISTIKOA

  • Antzezpena: CECILIA PAGANINI
  • Zuzeneko musika: TXEFO RODRIGUEZ
  • Argiztapenaren diseinua: ION CHÁVEZ
  • Musikaren sormena: QUICO PUGES
  • Eszenografiaren eraikuntza GORKA GANSO & OSCAR DE PAZ
  • Argazkiak: Asier Bastida
  • Diseinu grafikoa: SR. SOMMER
  • Sormena: GORKA GANSO & CECILIA PAGANINI
  • Zuzendaritza: GORKA GANSO
  • Banaketa: ROCÍO PINDADO – PORTAL 71

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2024/09/28
Ordua: 18:00
Sarrerak salgai 2024/08/28an 18:00etatik aurrera

2 ETA 6 URTE BITARTEKO UMEENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara
Konpania: GANSO&CIA
Sarrera: 4€