KORTXOAREN DILEMA
Sinopsia
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean.
IRAKASLEA (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat.
Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.
Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin.
Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (60 urte) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.
FITXA TEKNIKOA
- Egilea: Patxo Telleria
- Zuzendaria: Mireia Gabilondo
- Eszenografia: Fernando Bernués
- Aktoreak: Patxo Telleria, Mikel Martinez (euskarazko bertsioa), Ramon Barea (gaztelaniazko bertsioa)
- Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia
- Jantziak: Ana Turrillas
- Espazio sonoroa: Adrian Garcia de los Ojos
- Eszenografiaren eraikuntza: Raul Arraiza
- Argiztapena eta Soinua: David Rodriguez eta Borja Arbaiza
- Kartelaren diseinua: Paradox
- Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
- Kolaborazioa: Arriaga antzokia
Erosi zure tiketak hemen
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2023/11/22an 18:00etatik aurrera