MIRA HADI
Indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren programa barruan dagoen ikuskizuna!
Sinopsia
Argazkilaritzari buruzko hitzaldi bat ematera doa aditu bat (Maria Urcelay). Haren ondoan musikari batek (Lide Hernando) soinu banda jarriko dio berbaldiari.
Milioka selfie ateratzen diren saio honetan, gure memoria bisuala nola osatu den kontatuko eta kantatuko digute taulen gaineko bi sortzaileek.
Eulalia Abaituaren bizitzaren pasarte esanguratsuak eta batez ere bere argazkirik ikusgarrienak izango dira istorio honen mamia.
Nola begiratzen zion gizarteari Abaituak, zer enfokatzen zuen eta zer ondare utzi digun baliogarriak izango dira gogoeta egiteko.
Publikoari begira, laugarren horma puskaturik, protagonistek emakume aitzindari honen gorazarre plazaratuko dute. Ezinbesteko memoria ikusaraziko digute.
ARGAZKIGINTZAN AITZINDARIA
Argazki etnografikoaren sortzaile aparta eta teknikan berritzailea. Bidegile nabarmena. Ikuskizun honetan haren bizitza puskak kontatuko ditu begirada garaikide baten bitartez. Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa izan baitzen. Haren argazkiak izango dira dramaturgiaren protagonistak.
EKOIZPEN ARTISTIKOA
Ikuskizun honek hiru osagai artistiko uztartzen ditu: ikus-entzunezkoak (Eulaliaren irudiak), teatroa eta musika.
Proiektuaren osagarriak:
- Argazkilariaren bizitzaren narrazioa eta kontaketa.
- Argazkilariaren irudiak, arte bisual bihurturik.
- Kantugilearen kanta berriak memoriari jarriak.
Protagonista: EULALIA ABAITUA eta HAREN SORMEN BISUALA
Xedeak: emakumeen historia ahalduntzea eta ikustaraztea. Gure memoriaren garrantzia aldarrikatzea.
Fitxa artistikoa
- Gidoia: Patxo Telleria
- Musika sormena: Maite Larburu
- Zuzendaritza: Getari Etxegarai
- Aktorea: Maria Urcelay
- Musika eta kantua: Lide Hernando
- Ikus-entzunezkoak – arte bisualak: Alphax
- Argi-diseinua: Arantza Flores
Erosi zure tiketak hemen
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2023/11/01an 18:00etatik aurrera