ISLADAK antzerki soziala
Sinopsia
Isladak proiektuak, obran bertan azaltzen den bezala, antzerkia gustuko duten lagunen talde batean du sorburua. Ondorioz, talde horrek, beren bizitzako une honetan, Bergaran antzerkiarekiko interesa sustatzeko ekimenak jarri ditu martxan.
Aurkezten dugun proposamenak 4 pieza ditu, antzerki laburreko formatuan. Bi euskaraz da eta bi gaztelaniaz dira, eta pieza bakoitzean sarrera gisa abesti bat interpretatuko da gaia testuinguruan kokatzeko. Lantzen diren gaiek bizitza erreala irudikatzeko helburua dute, hausnarketa bultzatzeko asmo bakarrarekin.
Eguneroko portaerei buruzko hausnarketa, protagonisten beraien ikuspegitik.
MIKROPIEZAK:
H0RRELA HASI ZEN DANA |
Elkarrizketa hutsal batek edo ez, gutako bakoitza bizitza aukera baten aurrean jartzen du, jarrera baten, bizitzarekiko ezinbesteko konpromisoaren aurrean. Egileak: M. Irizar/J. Burgos Aktoreak: R. Mari Larrañaga, Rosarito Garitano, Conchi Arregi, Mertxe Altube, M. Tere Muruamendiaraz eta Maritxu Barrena Itzultzailea: Izaskun Romaratezabala |
DISTURBIOS EN LA FÁBRICA |
Harold Pinter, Literaturako Nobel Saria, botere harremanak jorratzen ditu. Egilea: Harold Pinter Aktoreak: Mikel Izurrategi eta Miker Irizar |
AUTOBUS GELTOKIA |
Pinterren lan tipiko bat, ezezagunaren beldurraren eta giza portaeraren arteko harremanei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Egilea: Harold Pinter Aktorea: Blanka Narbaiza Itzultzailea: Izaskun Romaratezabala |
EN EL RESTAURANTE |
“Diamantes de ciudad” antzezlanaren zati baten antzerkirako moldaketa. Egilea: Marieta López de Pinedo Aktoreak: Beñat Barrutia, Paula Marcos, Maren Bruña eta Eider Sanchez |
Erosi zure tiketak hemen
Data: 2023/10/20
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2023/09/20an 18:00etatik aurrera
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2023/09/20an 18:00etatik aurrera
HELDUENTZAKO ANTZEZLANA
Hizkuntza: Euskara eta Gaztelania
Konpania: Isladak
Sarrera: 8€
Musika: Leire Moñux