Seminarixoa

Herri bazkaria

Aurtengo Pentekoste jaietan HARAGIDUN PAELLA ERRALDOIA izango dugu Herri Bazkarian.

Paellas Arraun Euskadi-ren eskutik, bazkaltiarren gozamenerako, “showcooking” oso bat izango dugu. Bertaratuak, parte hartzen dute, behatzen dute, galdetzen dute… eta, horren ondorioz, jardunaldi desberdina eta dibertigarria da, bai helduentzat, bai haurrentzat.

Postrea herriko Mujika eta Larrañaga gozotegiek ipiniko dute. Kafea, berriz, Sirimiri jatetxeak egindakoa izango da.

Maiatzaren 18an 18:00etan jarriko dira salgai bazkariko txartelak www.seminarixoa.eus webgunean eta aldi berean Seminarixoko leihatilan edota Seminarixoko emanaldiak hasi baino ordubete arinago.

Txartelak erosteko epea: Maiatzak 30, astelehena, edo txartelak agortu arte.

Txartelaren barne dago haragidun paella platerkada, mahai tresnak, ogia eta zapia. Ura eta edalontzia. Ondoren postrea eta kafea. Bazkaltiarren esku geratzen da bestelako edariak eramatea.

*Aukera beganoa ere egongo da, aldez aurretik kultura zerbitzura abisatuta. Horretarako kultura@bergara.eus emailera mezua bidaltzea dago edo 943 77 91 59 telefonora deitu.

* Alergia kasuren bat duten eta herri bazkarira joan nahi duten herritarrek kultura zerbitzura deitu beharko dute (943 77 91 59).

ADI!: Herri bazkari egunean ezinbestekoa izango da QR kodea aurkeztea, inprimatuta edo mugikorrean gordeta. Beharrezkoa izango da QR kodea aurkeztea bazkal-eremura sartzeko hala nola paella eta postrea eta kafea eskuratzeko.

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/06/06
Ordua: 14:30
Sarrerak salgai 2022/05/18an 18:00etatik aurrera

MENUA:
– Haragidun paella erraldoia (Arraun Euskadi)
– Postrea (Mujika eta Larrañaga gozotegiak)
– Kafea (Sirimiri Jatetxea)
– Ura
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Txartela: 10,50€
Online salmenta itxita