Seminarixoa

KORRONTZI

Laburpena

Korrontzi (Euskal Herria, 2004) folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak sortu zuen. Bere helburua, banda osatzean, euskal musika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea zen, beti ere trikitixa musikan oinarritutako ikuspuntu batetik, beronekin batera txalaparta edo alboka bezalako beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta eta bere lehen maisuak, Rufino Arrola trikitilariak (1909 – 1996), helarazi zion tradizio guztiarekiko erabateko errespetua inoiz ahaztu gabe.

Sonoritate berri hau lortzeko, musika estilo modernoagoez inguratu eta, besteak beste, mandolina, baxu elektriko, kontrabaxu edo perkusioen laguntza izan zuen.

Laburbilduz, Korrontzi inor axolagabe uzten ez duen euskal musika talde bat da, kultura oso bateko erakusleiho bat, beraien zuzenekoen indarra eta energiarekin antzinateko soinuak eta dantzak edo folkaren joera berriak transmititzen dituena. Korrontzi euskal musika eta dantza tradizionalaren jai bat da, abangoardiako ikuspuntu batekin. Euskal Herriko kolore eta paisaiak.

Korrontzi musika taldeak Aita Mari itsas salbamendu humanitarioa disko-liburua argitaratu du

Parte hartzaileak

Agustin Barandiaran (akordeoia eta ahotsa)

Alberto Rodríguez (gitarra eta mandolina)

Mikel Romero (mandolina, gitarrak eta koroak)

Iker Lope (haizeak eta koruak)

Kike Mora (baxua,)

Ander Hurtado (perkusioa)

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/05/20
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/04/13an 18:00etatik aurrera

FOLK
Iraupena: 100′
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Sarrera: 8€
Online salmenta itxita