Seminarixoa

Leire Etxezarreta eta Pello Heriz

Leire Etxezarreta 24 urteko arrasatearra da. Txikitan trikitixa eta panderoaren munduan murgildu zen eta ordutik musikarekin kontaktuan egon da. Gaur egun trikitixa eta panderoa irakasten ditu eta Neomak eta Sarrabete taldeetako kide da. Bere ibilbidean zehar hainbat talde-proiektutan parte hartu du. 2015ean Kepa Junkera eta Sorginak proiektuan parte hartu zuen lau urtez. Hala ere, duela urte batzuk gitarra hartu eta bere abestiak sortzen hasi zen, eta ordutik bere sorkuntza lanak akustikoan erakusten ari da. Laburbilduz, modu batean edo bestean, musikaz gozatzea eta gozaraztea gustatzen zaio.

Joseba Irazoki eta Lagunak

JOSEBA IRAZOKI, jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean.

“Joseba Irazoki eta Lagunak ekimena orain dela urte eta erdi sortu zen, Lugaritzeko Kultur Etxeak egindako proposamen batetik. Garai hartan bakarka ari zen, one man band formatuan. Kontzertua ongi atera zen, eta aprobetxatu zuen kanta berri batzuk bertan probatzeko. Pentsatu zuen musikari haiekin egindako disko batek harrera ona izan zezakeela; eta lanean hasi zen. Album honetako kantak, berez, gehienbat riff gisara jaio ziren. Josebak talde-soinua izanen zuen zerbait egin nahi zuen, Euskal Herrian beste talde batzuk (Gora Japon, Jupiter Jon edo Borrokan, adibidez) egiten ari zirenaren antzekoa .

Eta hemen dugu asmo haren emaitza: album trinko eta magnetiko bat, zati instrumentalekin batera ñabarduraz jositako oinarri erritmikoak konbinatzen dituena, halako lirismo bat dariona (Josebaren hitzetan, berak “hortera”tik duen alderdia agerian uzten du lirismo horretan). Segur aski Joseba Irazokiri ezinezkoa zaio garrantzirik ez ematea egiten duen guztiari, nahiz eta sortu duena tamaina honetako zerbait izan: disko bizi, misteriotsu eta iraunkor bat”. (Roberto Herreros)

Joseba Irazoki musikariak disko berria aurkezten digu Lagunak taldearekin, formazio honekin egiten duen hirugarren lana izango da. Musikalki aurreko bi diskoen nahasketa bat izango da, rock ikutua duten kantuak esperimentazioarekin nahastuta. Musika guztiak Irazokirenak dira baita diskoko hitz gehienak ere. Grabazioa Berako Atala estudioetan eta Tarnoseko Shorebreaker estudioetan burutu da Johannes Buff ekoizlea gidari izan dutelarik. Zuzenean banda berdinarekin arituko da bisualei garrantzi berezia emanez.

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Azaroak 26, ostirala
Ordua: 20:00

MUSIKA

Kontzertua ZUTIK izango da.
(Gradak egongo dira)
Online salmenta itxita