Ekiñe eta PETTI
EKIÑE
Ekiñe Casado arrasatearrak gaztea trikitilari gisa hasi zen musika munduan, ondoren hartu zituen gitarra eta bestelako istrumentuak bertsioak egiteko.
Oraingoan, Ekiñe Besterik ez bere lehen diskoa aurkeztera dator Seminarixora.
PETTI
Pentsamendua, poesia eta doinua; hirurak batzen ditu Pettiren azken proiektuak.
Hain zuzen, komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituen estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk. Gogoeta horiek bere egin, alanbikatu, eta hitz eta musika bihurtu dituzte Harkaitz Cano idazleak eta Pettik.
Atala eta Bonberenea estudioetan grabatu ditu kantak Pettik, lagun musikarien konplizitateaz. Tartean dira, besteak beste, Etxeko Uzta (Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea), Et incarnatus hari-laukotea, Juantxo Zeberio teklatuarekin, Gorka Benitez saxoarekin, Toño Muro eta Angel Unzu gitarrekin… Hari-konponketak ere azken honek egin ditu, eta koroak, berriz, Maite Larburuk. Diskoa *ZART kolektiboarekin kaleratu da.
2020ko urriaren 4an aurkeztu zuen diskoa, eta, geroztik, aurrez aurreko kontzertu ugari ematen dabil.
Pettik 2021eko Musika Saria jaso du maiatzaren 19an, Manipulazio estrategiak lanarengatik.