Mari, Meri eta Lari
Sinopsia
Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik.
Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean?
Zergatik mugatu bi aukera horietara? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria…
Horregatik jarriko diote Lari izena.
“Meri, Mari eta Lari” ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azkenenean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak dira, “Sentipenak askatu” diskoarekin ikusle gazteagoengana iritsi nahian argitaratutako kantak.
Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktoresarekin batera sortutako ikuskizun hau umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.
3 urtetik gorako haurrentzat
FITXA ARTISTIKOA
Sorkuntza eta antzezpena: Maria Urcelay eta Yogurinha Borova
Testua: Galder Perez / Abestiak: Yogurinha Borova
Diseinu grafikoa: Higi Vandis / Jantziak: Miguel Biurrun
Espazio eszenikoa: Maria Urcelay eta Yogurinha Borova
Ekoizpena: Lari Produkzioak Banaketa: Eidabe