Dino familia
SINOPSIA
Phil nerabe bat da, eta ez da bere bizitzako unerik onena pasatzen ari. Ikaskideek barre egiten diote, gustuko duen neskak ez du aintzat hartzen eta albaitari bihurtzeko ametsa lausotu egiten zaio Dino familiaren tradizio profesionalaren aurrean: paleontologoa izatea nahi dute. Baina bere bizitza goitik behera aldatzen da, halabeharrez atari bat irekitzen duenean Mesozoiko arora. Orain arriskuz betetako historiaurreko oihan batean bizirauten ikasi beharko du eta dinosauro gosetuen askari bihurtzea saihestu. Baina, batez ere, aitarekin elkar ulertzeko modua aurkitu beharko du, hondamendiren bat gerta ez dadin: Titanoboa, historiaurreko suge erraldoia, Dino familia gorroto duena belaunaldiz belaunaldi, haiekin amaitzeko prest dago.
Fitxa teknikoa
Urtea: 2025
Iraupena: 80 min.
Herrialdea: Errusia
Zuzendaria: Maya Turkina, Maksim Volkov

