Seminarixoa

ALGARAKA BAKARRIZKETA GAUA

Hirugarren urtez, Algaraka Bakarrizketa Gauak euskarazko umorez beteko du Seminarixoa. Bost ahots ezberdin igoko dira oholtzara, bakoitza bere estilo eta begiradarekin: antzerkitik datozenak, zientzia eta umorea uztartzen dituztenak, stand-upean ibilbidea egiten ari direnak eta oholtzan lehen urratsa emango dutenak. Asier Kortabarria ‘Asier K’-k gidatuko du saioa, eta gaueko bakarrizketari gonbidatuaren izena abenduaren 2an jakinaraziko da. Barre egiteko gau paregabea izango da.

FITXA ARTISTIKOA


  • Bakarrizketariak: Josu Arrizabalaga, Maider Mimi, Bittor Rodriguez, Leo Bueriberi eta Eñaut Uriarte
  • Gidaria: Asier Kortabarria ‘Asier K’
  • Bakarrizketari gonbidatua: abenduaren 2an jakinaraziko da
  • Antolatzailea: Jardun Euskara Elkartea
  • Sustatzaile nagusia: Bergarako Udala
  • Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Goiena Komunikazio Taldea, Erreka eta Bedelkar
  • Ekoizpena: Abao