Seminarixoa

AI GURE JUANETEAK

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen!
Data: 2026/12/04
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2026/11/20Xan 18:00etatik aurrera


local_activity
HELDUENTZAT ANTZERKIA
info
Konpania: TARTEAN TEATROA
headset
Hizkuntza: Euskara
credit_card
Sarrera: 8€

Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik

“Ai Gure Juaneteak!” ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka. Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren partea dira, eta honenbestez, aktoreak.

Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, gaur egungo neure ikuspuntutik. “Hegazti errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”…

Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, izan dut kantok berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia. Gureak direlako. Nireak direlako.

FITXA ARTISTIKOA

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendari eszenikoa: Jokin Oregi
  • Zuzendari musikala: Adrián García de los Ojos
  • Aktorea: Patxo Telleria
  • Musikariak: Adrian Garcia de los Ojos eta Maider Lopez
  • Argi diseinua: David Rodriguez
  • Soinu teknikaria: Borja Arbaiza
  • Eszenografia: Pedro Rojo (El Cajón)
  • Ekoizle exekutiboak: Myriam Garzia eta Pio Ortiz de Pinedo
  • Kanpoko begirada: Mikel Martínez
  • Jatorrizko Musika: Mikel Laboa
  • Kartela: Hirudika (Zumetaren iruditik)