Seminarixoa

LEIRE MOÑUX

Laburpena

Indai laukotean jarduten du Leire Moñux Ibarrak eta «taldekideen babesean gustura» dagoela aitortzen duen arren, bakarkako bidea hastera ausartu da, etxean muntatu berri duen estudio txikian.

Bergarako Seminarixoan eskainiko du bakarkako lehenengo kontzertua.

Emanaldia pianoa eta gitarrarekin izango da eta genero desberdinetako kantuak abestuko ditu: euskal abesti klasikoak, gaur egunekoak, rock klasikoa ingelesez eta abesti pare bat katalanez.

Horretaz gain, artista gonbidatuak ere egongo dira.

Parte hartzaileak

Leire Moñux: Ahotsa eta Kitarra

+ Gonbidatu berezia

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/03/11
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/02/23an 18:00etatik aurrera

Bakarlaria
Iraupena: 45′ -75 ‘
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Sarrera: 8€
Venta online cerrada