Seminarixoa

LABURBIRA

Sinopsia

Aurten ere Laburbira zirkuitoak geldialdia izango du Bergarako Seminarixoan.

9 film labur eskainiko ditu 2022ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, bere XIX edizioan. Askotariko lanez osaturiko bilduma aparta, edukiz zein estiloz, gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu.

Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren sorta bikain hau otsailaren 25etik martxoaren 27a bitartean egongo da ikusgai hainbat herritako zinema areto eta kultur guneetan.

HAUEXEK DIRA 2022ko LABURBIRAN IKUSGAI EGONGO DIREN FILM LABURRAK

SERENDIPIA (Zuzendaria: Iban del Campo)

Pandemiaren ondorioz ezarritako konfinamenduan zehar, euskal birologo batek berrogeialdia bere laborategian igarotzea erabaki du. Serendipia ezusteko eta zorioneko aurkikuntza bat da.

ITSASONTZIAREN MUGIMENDUA (Zuzendaria: Alba Romera eta Rony Levoz)

Neska itsu batek itsasontzi baten irudiak ikustearekin amesten du. Bere kidea laguntzen saiatzen da, baina une batez zerbait gertatzen da ilusioa itzultzen diona.

LANBROA  (Zuzendaria: Paula Iglesias)

Gaixotasunak Bego berriz jotzen duenean, denbora gainera datorkio. Bere gaixotasunaren eta denboraren arteko elkarrizketan, poesia bisualez betetako dantza deserosoa sortzen da.

FALTA ZAIZUNA (Zuzendaria: Jose Luis Gomez)

Gaixoa badoa mediakuarengana azterketa egin diezaion. Diagnosiak zur eta lur utziko zaitu.

HURRENGO GELTOKIA (Zuzendaria: Naia Aizpurua)

Pauk goizero trena hartzen du lanera joateko baina horietako egun batean bere bizitzan aldaketa bat eragingo duen esperientzia bat biziko du.

REWIND (Zuzendaria: Amaia San Sebastian)

Emakume bat patuari iheska, existitzen ez den toki batean, denbora nabigagarrian, zinta magnetiko batean bezala, Rewind-Play-FastForward.

TURNOKA (Zuzendaria: Aitor Alberdi)

Gaur, goizez tokatu zait lanera joatea, turnoka nabil eta.

SUBANDILLA (Zuzendaria: Josu Martinez)

Alemanek Frantzia okupatu dute. Euskal Herriko Bizkarsoron, soldaduek Mixel eta bere ttanttak atzikitzen duten hotela errekisizionatu dute. 

ITSASO (Zuzendaria: Sergio Martinez)

Itsaso lanerako bizi da. Baina hara non ezusteko batek bizimoduz aldatzera behartu duen. Bizitza berri bati ekingo dio orduan.

Erosi zure tiketak hemen
Martxoak 23, asteazkena
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/02/23tik aurrera

ZINE KLUBA
Generoa:
Laburmetraiak | Euskal Zinemagintza
Sarrera: 3€

Fitxa teknikoa
Urtea: 2022
9 LABURMETRAI
Iraupena: 70-90 min.
Herrialdea: Euskal Herria

Venta online cerrada