Seminarixoa

ISLABAT

Laburpena

Hitz joko honen atzean Asier Olabarrieta (Hiri asko bere baitan, Zisma, HHD) musikaria topatuko dugu. Sorkuntzari engaiatua erabat 14 urtekin estreinekoz oholtza gainera igo zenetik.

Etxean sortutako abesti sorta plazaratuko du 2022ko martxoan. Mimo handiz ehundutako proiektu kontzeptuala. Asierren argilun atmosferikoak bete-betean harrapa zaitzake eta ‘fast music’-a gailentzen ari den garaiotan eskertzekoa da. Barrenera egindako bidaia honetan ispiluan aurrez-aurre jarri eta isla bakarrean norberaren beldurrak, hauskortasuna eta ezinegonak maisuki biluztu ditu. Lokatzetan ondutako uzta izanik, Islabat soinu ilunen gourmetentzako dastatze menu bikaina da, rocketik eta iluntasunetik  edaten duen proposamen sailkaezina, intentsitatearekin jolasean eta ñabarduraz betea.

Josu Erviti ekoizlearekin batera lan berezi eta pertsonal hau elegantzia handiz jantzi du.

Parte hartzaileak

Andoni Alonso: Bateria

Jesus Jimenez: Gitarra, Sinteak, Klarinetea, Koroak

Aitzol Mujika: Baxua, Koroak

Asier Olabarrieta: Ahotsa, Gitarra

Erosi zure tiketak hemen
Data: 2022/03/19
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2022/02/23an 18:00etatik aurrera

Kontzertua
Iraupena: 60 ‘
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Sarrera: 8€
Venta online cerrada