Seminarixoa

Dino familia

local_activity
Erosi zure tiketak hemen Ez itxaron gehiago
Data: 2026/11/01 Igandea
Ordua: 17:00
Sarrerak salgai 2026/10/21an 18:00etatik aurrera


movie
HAUR ZINEA
info
GENEROA:
Animazioa. Dinosaurioak. Komedia.
KALIFIKAZIOA: Guztientzat
headset
HIZKUNTZA: Euskara
credit_card
Sarrera: 4€

SINOPSIA

Phil nerabe bat da, eta ez da bere bizitzako unerik onena pasatzen ari. Ikaskideek barre egiten diote, gustuko duen neskak ez du aintzat hartzen eta albaitari bihurtzeko ametsa lausotu egiten zaio Dino familiaren tradizio profesionalaren aurrean: paleontologoa izatea nahi dute. Baina bere bizitza goitik behera aldatzen da, halabeharrez atari bat irekitzen duenean Mesozoiko arora. Orain arriskuz betetako historiaurreko oihan batean bizirauten ikasi beharko du eta dinosauro gosetuen askari bihurtzea saihestu. Baina, batez ere, aitarekin elkar ulertzeko modua aurkitu beharko du, hondamendiren bat gerta ez dadin: Titanoboa, historiaurreko suge erraldoia, Dino familia gorroto duena belaunaldiz belaunaldi, haiekin amaitzeko prest dago.

Fitxa teknikoa


Urtea: 2025
Iraupena: 80 min.
Herrialdea: Errusia
Zuzendaria: Maya Turkina, Maksim Volkov