Seminarixoa

Eñaut Zubizarreta TRIGGER-en POLIEDRO Vol.1 kontzertua

Laburpena

Biolontxeloa forma eta errepertorio klasikoetatik at interpretatzea ere posible dela erakutsi nahi dut, 2019an hasitako proiektu baten bitartez: POLIEDRO Vol.1. Bertan, musika estilo ezberdinak jorratzen ditut (hardcore, stoner, DnB, flamenco…) formazio ezberdinetan (bakarka, taldean zein bi looperren laguntzaz). Ikerkuntza eta experimentazioaren bitartez lan anitz eta oso bat burutu dut, ikuslego zabal bati zuzendua, eta orain zuzenekoetan ekiteko irrikaz gaude. Pluralean diot, jada taldea finkatuta baitaukat eta entseguekin hasita bait gaude.

Inoiz edo oso gutxitan ikusi izango zuen ikuslego orokorrak biolontxelo bat horrelako musikarik jotzen zuzenean, eta are gutxiago hirukote formatuan.

Proiektuaren beste oinarrietako bat liburu metodologiko bat da, zeinetan XXI.mendean garatu eta txeloan aplikatu diren teknika ezberdinak lantzen ditudan.

Guzti hori ekaina amaieran argitaratuko dut eta uztailetik aitzin Euskal Herrian barna aurkezpenekin hasi nahi nuke.

Parte hartzaileak

Eñaut Zubizarreta: Mendieta biolontxelista solista eta printzipala
Quico Puges Suarez: bigarren txeloa
Jokin Garmendia: hirugarren txeloa
Amaiur Luluaga: dantzari garaikidea

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Otsailak 18, ostirala
Ordua: 20:00

Musika herrikoia / Rock experimentala
Iraupena: 70′ – 90′
Publiko hartzailea: Publiko orokorra
Sarrera: 8€
https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/poliedro-vol1
Venta online cerrada