Seminarixoa

MIKEL MARKEZ

GEZURRARI ZOR

Mikel Markezen lan diskografiko berriak “Gezurrari zor” du izenburu. Disko berri honek bederatzi kantu biltzen ditu, bakoitza bertsolari batek idatzia, gaur egungo zenbait gairen inguruko hausnarketa proposatuz, satiratik ironiara, egia eta gezurra nahastuz.

Ane Labaka, Alaia Martin, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Jon Sarasua, Oihana Arana, Odei Barroso eta Xabier Amuriza bertsolariak dira hitzen egileak eta Mikel Markezek eman die bere keinu artistikoa bederatzi bertso doinu sortuz.

Musikalki, Arkaitz Miner biolina eta mandolinarekin eta Iker Lauroba baxua eta teklatuekin izan dira lan hau janzteko ardura izan dutenak. Bestalde, Iñigo Mantzizidor “Mantxi” ere armonikarekin aritu da. Ahotsei dagokionez, Esti Markez, Maddalen Arzallus, Xabi Sukia eta Eneritz Aulestiaren kolaborazio izan du, lan koral honi beren ahotsak jarriz. Odei Barroso bertsolaria ere “rapeatzen” entzun al izango dugu.

FITXA ARTISTIKOA


  • Mikel Markez (gitarra eta ahotsa)
  • Maddi Etxeberria (biolina, gitarra eta ahotsa)
  • Iker Lauroba (baxua, teklatuak eta ahotsa)
  • Gonbidatu berezi moduan Ane Labaka ere izango dugu bertsotan.