Seminarixoa

HAMALAU GAU

local_activity
Erosi zure sarrerak hemen!
Data: 2026/11/25
Ordua: 20:00
Sarrerak salgai 2026/10/21ean 18:00etatik aurrera


movie
ZINEKLUBA
info
GENEROA:
Dokumentala
KALIFIKAZIOA: 7 urtetik gorakoentzat
headset
HIZKUNTZA: Jatorrizko bertsioa
credit_card
Sarrera: 3€

“Film honetan hamalau aldiz eroriko da gaua. Zenbatuko ditugu”. Horrela abiatzen da gaueko bidaia musikal hau, Jorge Oteiza euskal artistaren unibertsoan barna doan ibilbidea, non, oroz gain, barnealdeko gau bat nagusituko den: Arantzazuko santutegiko organoaren ondoan gertatzen dena. Han giltzapetuko da Oskar Alegria zinemagilea, hamalau gau horiek Iñar Sastre pianistari kontatu eta kantatzeko, azken honek filmaren irudiak ikusi gabe ere, teklen bidez irudikatzeko helburuarekin. Desafio horretatik sortuko da 14 ilargik, 14 iluntasunek eta 14 misteriok osatuko duten frisoa. Hamalau, Oteizak Arantzazuko fatxadan jartzea lortu zuen apostoluen kopurua delako; eta hamalau, hark berak zioen bezala: “gehiago kabitzen ez zirelako”.

Fitxa teknikoa


Urtea: 2026
Iraupena: 91 min.
Herrialdea: Euskal Herria.
Zuzendaria: Oskar Alegria