Bergara Kultura

Nuevo Orden

Sinopsia

Goi mailako ezkontza zoragarri bat, ustekabean, klaseen arteko borroka bihurtzen da, estatu kolpe bortitz batean datzana. Emaztegai gazte baten eta bere familiarentzat lan egiten duten zerbitzarien begietatik ikusita,”Nuevo Orden” filmak sistema politiko baten erorketaren eta ordezko berri baten jaiotzaren arrastoak jarraitzen ditu..


Sariak

2020: Veneziako Festibala: Epaimahaiaren Saria

2020: Habanako Festibala: Film luzeen aukeraketa ofiziala

2020: Forque Sariak: Latinoamerikako film onena

Kritikak

“Desberdintasunari buruzko fabula magistral errebelatzaile bezain sutsua. (…) biolentzia pantailan barrena doa, lasaitasun ikaragarriarekin. ” Luis Martinez: El Mundo egunkaria


“Distopia basatia (…) Emaitza beldurgarria da bere gordintasunagatik. (…) Filmak harridura sortzen du zuzendariaren asmoekin, inoiz ez baitira argi geratzen, eta erakusten duenaren irakurketa ideologiko zehaztugabearekin “Alex Vicente: El País egunkaria


“Urteko filmik onenetakoa izan daiteke, formagatik baino gehiago bere funtsagatik. Nolanahi ere, eta zalantzarik gabe, beharrezkoena da “Carlos Loureda: Fotogramas


“Michel Francoren orain arteko filmik nabarmenki politikoa, probokatzaileena eta basatiena, eta hori esatea asko esatea da (…) Lotsagabe bezain gupidagabe, beldur errealistak sorrarazten dizkigutenean. (La) Puntuazioa: (5en gainean) ” Nando Salvá: Cinemanía


“Francok bere obrarik anbiziotsuena aurkezten du (…) ankerkerien pilaketak ikuslearen sentiberatasuna anestesiatzen du azkenean, Francok bere krudelkeriaren antzerkia antzezten duen gozamen zikina ikustera behartuta baitago” Manu Yañez: Fotogramas


“Ezbeharra deitzea motz geratzea da (…) Baliteke publikoa zatituta geratzea Francoren ikuspegiaren ankerkeriaren aurrean, baina aberastasuna eta boterea modu bidezkoagoan banatzeko deia denez, izugarri liluragarria da. ” David Rooney: The Hollywood Reporter

Erosi zure tiketak hemen
Ez itxaron gehiago
Martxoak 17
18:30

ZINE KLUBA
Generoa: Drama, Thriller

Fitxa teknikoa
Zuzendaria: Michel Franco
Gidoia: Michel Franco
Argazkiak: Yves Cape
Banaketa: Naian González Norvind, Diego Boneta, Mónica del Carmen, Darío Yazbek Bernal, Fernando Cuautle, Eligio Meléndez, Lisa Owen, Patricia Bernal, Enrique Singer, Gustavo Sánchez Parra, Javier Sepulveda, Sebastian Silveti, Roberto Medina, Analy Castro
Ekoizlea: Co-production México-Francia; Teorema, Les Films d ‘Ici

Online salmenta itxita