Bergara Kultura

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT kantu eta bideoklipak, BIZIPOZA elkartea osatzen duten 11 elkarteentzako ekoiztutako lana da, 34 euskal sortzaileekin elkarlanean egina. Bertan 12 abestiz eta 11 bideoklipez osatutako CDa eta DVDa aurkituko dituzue. 

13an proiektu berri honen aurkezpena egingo da Bergarako pilotalekuan, eta lau elkarteen bideoklip eta testigantzak entzun eta ezagutzeko aukera egongo da. Indai musika taldeak emango dio itxiera ekitaldiari. 

Antolatzaileak: Bizipoza, Ndank Ndank Elkartea, Jardun eta Bergarako Udaletxea.

Online salmenta itxita