Eresia, helduentzako antzezlana
Sinopsia
Dolua arintzeko asmoz, arte praktiken bidez, nahi bezain besteko dispositiboak aktibatzeko aldarria da proiektu hau. Halako egoeretan bizitakoaren errepresentazioa baino, dolua osatzeko ibilbidea esperientzia multifuntzionaletan garatzeko praktika izan nahi du. Galdu dugun senideak utzitako hutsunea berrosatzeko, errituek bete dezaketen lekuari so eginez, hauek berrasmatu eta era askotara bizitzeko gonbita da.
Gainera, Euskal Herriko idiosinkrasia eta iruditegian sakonduz, molde berriak proposatzeko hautua du sormen lan honek. Proiektua sortuko den herritarren doluaren esperientziak, ahotsak, sinboloak, errituak izanen baitira sormenerako elikagai. Heriotza eta honek dakarren doluaren imajinarioa XXI. Mendeko kodeak gehituz eta praktika estetikorako proposamenak eginez.
FITXA TEKNIKOA
ERESIA ikuskizunean hiru artista izanen dira eszenan:
· Eneko Gil dantzaria, mugimendu eszenikoan eta gorputzaren adierazpenean ekarpen nabarmena eginen duena.
· Belen Cruz aktorea.
· Oier Zuñiga aktorea.