20.000 Especies de abejas
Sinopsia
Cocok zortzi urte ditu, ez dator bat gainerakoen itxaropenekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, baina ez du bere burua ezagutzen izen horretan, ezta besteen begiradan ere. Ane amak (Patricia López Arnaiz), krisi profesional eta sentimentalean murgilduta, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Han bizi da ama Lita (Itziar Lazkano) eta izeba Lourdes (Ane Gabarain), erle-hazkuntzarekin eta ezti-ekoizpenarekin lotura estua duena. Uda honetan, bizitza aldatuko zaienez, hiru belaunalditako emakume horiek beren zalantza eta beldurrei aurre egin beharko diete.
>>> Maiatzaren 3an, ESTIBALIZ URRESOLA SOLAGUREN zuzendariarekin SOLASALDIA <<<
Sariak
2023: Berlingo jaialdia: Zilarrezko Hartza – Protag interpretazio onena. (Sofia Otero)
2023: Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala
Kritikak
“Opera prima heldu eta handinahi bat, non trans neskato baten nortasunaren bilaketak familia katarsi bat lehertzen duen (…) Haurtzaro trans bat kontatzetik harago joan nahi du Urresolak “
Oskar Belategui: El Correo egunkaria
“Familiari, nortasunari eta memoria indibidual eta kolektiboari buruzko proposamen interesgarri eta naturalista. (…) Istorio polit eta zaindua, interpretazio bikainekin “
Pepa Blanes: SER katea
“Amaiera horretan biltzen dira izpiritu argitsuko drama honen ontasun guztiak (…); hala ere, badirudi beldur ikaragarria diola aniztasunari buruzko bere irakurketa kaleidoskopikoa ulertezintasunean eror dadin. “
Enric Albero: Kulturala
“Drama espainiar atsegin eta gizatiarra, trans neska gazte baten autoerrealizazioko uda baten kronika kontatzen duena”
Guy Lodge: Variety
“Opera prima samur eta sendoa generoaren eta belaunaldi-arrakalaren gainetik”
Jordan Mintzer: The Hollywood Reporter
Erosi zure tiketak hemen,
2023/04/30 Igandea – 19:30
2023/05/01 Astelehena – 19:30
2023/05/03 Asteazkena – 20:00
ZINEKLUBA *Solasaldia Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariarekin.
Sarrerak salgai 2023/03/15ean 18:00etatik aurrera
ZINEA eta ZINEKLUBA
Generoa: Drama | Transexualitatea
Kalifikazioa: Kalifikazio barik
Iraupena: 129 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bersioan
Fitxa teknikoa
Jatorrizko izenburua: 20.000 especies de abejas.
Urtea: 2023
Iraupena: 129 min.
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Estibaliz Urresola Solaguren
Gidoia: Estibaliz Urresola Solaguren
Argazkiak: Gina Ferrer
Banaketa:
Sofía Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabaraín, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cozar, Miguel Garcés, Unax Hayden, Andere Garabieta