Seminarixoa

Laburbira

Sinopsis

2023ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 31 herritan egingo du geldiunea bere XX.edizioan. 7 film-laburrez osatutako bilduma eskaintzen du aurten Laburbirak, eta gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei; eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua baidator film-labur sorta. Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren bilduma martxoaren 6tik  apirilaren 5era bitartean eskainiko da. 

MUSKIL

Ixabel eta Pedro Muskil baserrian bizi diren agure bikotea dira. Ixabelek baserriko lanak egiten pasatzen ditu egunak, Pedrok, aldiz, tabernan. Ixabeli gero eta gehiago kostatzen zaio bizimodu horrekin jarraitzea eta, gainera, Pedroren tratu txarrak jasan behar ditu. Egun batean, Luisa, maistra berri gaztea, ondoko baserrira etortzen da bizitzera. Ixabel eta Luisaren arteko harremana estutzen doan heinean, Pedroren tratu txarrak gora egiten dute…

OLATUEN ISILTASUNA

Urtero urtero Lekeitioko kaleetatik ibilbide berdina egiten du protagonistak zerbait edo norbait bilatzeko asmoarekin.

Lan honekin, filmaren zuzendariek; Maria Bartolome, Erik Campos, Fernando Martinek, 2022.edizioko KAMERATOIA, ikus-entzunezkoen rallya irabazi zuten.

IRRITS

Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.

ERLOJUPEKOA

Astronautaz jantzitako rider bati enkargu bat jasotzeko mezua iristen zaio. Paketea motxilan, riderrak esleitutako misioa hasten du bideojoko baten pertsonaia balitz bezala ibibidean topatzen dituen oztopoak ahal bezala sahiestuz. Lortuko al du bere misioa betetzea erlojupekoa amaitu baino lehen?

HITZAK

1966, Ipar Euskal Herriko Bizkarsoro izeneko herrixkan, lau neska gaztek lurperaturik diren hitzak atzematen dituzte. Michellek, 21 urteko gazteak, ez ditu ulertzen. Familian aspaldian galdu zuten hizkuntzan idatziak dira.

Compra aqui tus tickets
No esperes más
Múltiples días
Subtítulo
Múltiples días
Subtítulo
Título de la caja

Contenido de al caja

Haz algo

ASKO FALTA DA?

Neska gazte bat asteburu pasa doa lagun talde berri batekin. Egun batetik bestera, gau bakar batean, dena aldatuko da.

KOADRO GORIARI HELDU

Herminia, 91 urteko andre bakartia, egoitza batean bizi da. Ez du inorekin harremanik, zentroko langile bat harengana hurbiltzen saiatzen den arte.

Compra tu entrada aqui
Fecha: 21/03/2023
Ordua: 20:00
Entradas disponibles a partir del 15/02/2023 a las 18:00

CORTOMETRAJES – CINE
Genero: cortometraje
Calificación: Para todos los públicos
Idioma: VOSE
Entrada: 2€


Venta online cerrada